Lehenik eta behin esan beharra daukagu, lan honen informazio nagusia Cervantes Virtual web gunetik hartu dugula eta iturri horri eusten diogula geure proiektu hau aurrera eramateko eta garatzeko. Lan horretan, Joaquín Juan Penalva eta Marisa Payá Lledó – artikuluaren idazleek – “Las desventuras del joven Werther” eta “Noches lúgubres” parekatu egiten dituzte. Gure proiektuan, artikuluaren ideia nagusiak behin aukeratuta, geure lana garatu dugu eta forma eman diogu era argiago eta sailkatu batean. Era berean, bi testuetako laburpenak eta balorazioak guk geuk gehitu ditugu. Jatorrizko lana gaztelaniaz idatzita egon arren geure proiektua euskaraz aurki daiteke.
Lehen ikusian, hautatutako bi lanen arteko erkaketa nahiko gogorra iruditu daiteke askoren ustez; baina aurreiritzi beharrean lana irakurtzea eta gozatzea gomendatzen dizuegu. Lana Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, beraz, erabilitako euskara maila nahiko jasoa da eta horregatik bukaeran hiztegi bat gehitu dugu irakurmena errazteko xedearekin. Helburua zera da: guztiz desberdinak iruditu daitekeen bi nobela parez pare jartzea eta bien arteko antzekotasunak identifikatzea eta adieraztea, beraz, helburua didaktikoa da guztiz.
Literaturan eta zineman, beti aurkitu izan ditugu antzeko lanak, batik bat gaia, amodioak sortzen duen minari buruz baldin bada. Joaquín Juan Penalvak eta Marisa Payá Lledók aztertu duten moduan, antzekotasun eztuak aurkitzen dira hurrengo bi lan hauetan:
“Las desventuras del joven Werther” eta “Noches lúgubres”. Las desventuras del joven Werther’ 1774. urtean argitaratutako nobela epistolarra dugu, Wolfgan von Goethe Alemaniaren nobela erdi-autobiografikoa aditu askoren ustez. “Noches lúgubres” berriz, Jose Caldasok idatziriko nobela bitxia eta misteriotsua, 1789. urtean argitara eman zen. Bi nobela hauen arteko parekatzea bortitza izan liteke askoren ustez, baina XVIII. mendean Espainian idatziriko nobela honen eta Alemaniako erromantizismo eredu bikainaren arteko erkaketa nahiko deigarria da.
Aitortu dezakegu, agerikoak direla bien arteko aldeak giroa, genero literarioa eta testuinguru kulturalari dagokionez. Dena dela, biek ukaezinezko lotura dute aman komunean: heroiaren irudia. Artikulu honetan bi aparteko nobela hauek komunean dituzten gauza guztiak aztertuko ditugu azterpen sakona eta fidagarria zertzeko asmotan.
Istorioen antzekotasunetan sartu aurretik, testuaz kanpo geratzen diren hainbat kointzidentziaz jabetu gara. Ohartzen garen lehenengo gauzaz zera da: biak bat egiten dute denboran, hau da publikazio data oso gertu dago bata bestearekiko. Lanek inguratzen duten testuinguru komun bat nabarmentzen da.
Biak gutxi gora behera data berean idatziak izan ziren: Noches Lugubres 1771an idatzi zen eta garai horretan eskuidazkian aurki dezakegu. Halaber, 1789an argitaratu zen Cadalsoren lana baina bere eskuidazkiak beste autore batzuengan eragina izan zuen zegoeneko. Las desventuras del joven Werther 1774an argia ikusi zuen. Beraz urte gutxi batzuk banantzen dute lan bat bestearengandik. Ezinbestekoa da aipatzea, garai horretan Europan eta Espainian egoera ezberdina zela. Europan, Erromantizismoari hasiera ematen ari zitzaion, industri iraultza ingelesari eta iraultza frantsesari esker, baina Espainiara zertxobait beranduago helduko zen, XIX. mendean. Horrexegatik esan daiteke Cadalso idazle berritzaile bat zela eta hau bere hezkuntzagatik gertatu zen. Cadalsoren formazioa europarra zen guztiz, ingelesa eta frantsesa batez ere eta horregatik da bere lana hain berria eta erromantikoa. Hala, esan dezakegu, Noches Lúgubres, XVIII. urteko literatura ingelesari loturik dagoela baina era berean Espainiako tradizioetan oinarria duela. Lan makabroa da guztiz. Cadalsok, Espainiako Erromantizismoari hasiera eman zion horietako bat izan zen eta bere lanarekin XIX. mendeari argia eman zion. Beraz, lan biek influentzia erromantikoa izan zuten.
Bigarrenik, gaiaz kanpo dagoen beste ezaugarri batzuk aurkitu izan ditugu; autoreen inspirazioaren antzekotasunak, hain zuzen ere. Bai Werther, bai Noches Lugubres, tragedia batean inspiratuta egon omen ziren. José Cadalsok bere lanari bizia eman zion, pertsona bat hil egin zenean, Mª Ignacia Ibáñez, alegia. Cadalso Mª Ignacia Ibáñez-ekin maitemindu zen. Emakume hau aktorea zen eta Doña Alvaren papera burutu zuen Caldalsoen “Don Sancho Garcia” lanean. Mª Ignacia hil zenean 1771ko 21an, Cadalsok idazteari ekin zion. Susmo txarrek esaten zuten Tediato eta emakume hilaren istorioa, Cadalsoren istorio erreala zela, eta ez bakarrik inspirazio iturri bezala balio zuen zerbait.
1770an Goethek, bere aldetik, ezagun baten suizidioan ere inspiratu egin zen. Beraz, heriotza oso hurbil sentitu zuten biek eta berriro ere, ezaugarri makabro hau, ezaugarri erromantikotzat har dezakegu. Goethek gainera beste inspirazio iturri izan zituen. Goethek berak aitortu zuen berak bizitako gaztaro aldiko sufrimenduak ere iradoki ziotela. Goethek, ikasten amaitu ondoren “Kamara Inperialean” lana aurkitu zuen Wetzlarren. Bertan, bera eta Karl Wilhelm Jerusalem lagunak egin ziren. 1772ko ekainaren 2an, biak dantzaldi batera joan egin ziren eta Goethek neska bat ezagutu zuen eta beretaz maitemindu egin zen, Charlotte Buffez alegia. Tamalez, Charlotte Johann Christian Kestneren emaztegaia zen. Denboraldi bat eman zuten flirteoan baina beraien harremana ez zen inoiz heldu. Charlottek oso argi esan zizkion gauzak Goetheri, inoiz ez zela ezer gertatuko esan zion. Irailaren 11an Goethek agurtu barik alde egin zuen. Istorio honetako eta nobelaren arteko parekatzea begi-bistakoak dira eta jendeak Cadalsoren kasuan bezala komentatzen zuen autorea eta Werther pertsona bera zirela. Antzekotasunak ez dira txikiak: Charlotte ofizial baten alaba zen eta neba mordo ugari zituen. Data batzuk bat egiten dute: Goethek eta Wertherrek, beren maitalea Irailaren 10an lagatu zuten biek. Autore eta protagonistaren urtebetetzea ospatzen dute biek egun berean, Abuztuaren 28an. Jerusalem ere bere buruaz beste egin zuen Wertherrek egin zuen bezala utzitako pistola batekin eta honen arrazoia, maitasun istorio batengatik izan zen. Hala ere, Goethe geroxeago bere maitasunezko gorabeherak plazaratzean damutu egin zen zeren Werther lanarekin oso sailkatuta geratu zen eta idatzitako gainerako lanak ez zituzten irakurtzen.
Bestalde, beste idazle batzuk Wertherren lanean ere inspiratu ziren, hala nola, Napoleón Bonaparte. Berak, Werther Europako lan garrantzitsuenetarikoa zela aitortu zuen eta bakarrizketa bat idatzi zuen Goetheren estiloarekin. Garaian, Werther nobelarekin, “Werther-Fieber” edo Wertherrenganako sukarra fenomenoa gertatu egin zen. Gazteak Wertherren antzera janzten hasi ziren. Autoritateak egoera honekin larritu egin ziren nobelaren amaiera zela eta. Nicolai Friedrich idazlea nobelarentzako amaiera alternatibo bat idaztea erabaki zuen: “Die Freuden des jungen Werther” (Wertherren poztasunak). Halaber, Goethek ez zuen moldaketa hau onartu era bizitza osorako areriotasun literario bati hasiera eman zioten Goethe eta Nicolai. Orduan Goethek Nicolai auf Werthers Grabe izeneko poema idatzi zuen eta poema horretan Nicolaik Wertherren hilobian kaka egiten zuen.
Testura jo egingo dugu orain. Noches Lúgubres lanean ez dugu pertsonaia asko aurkitzen. Protagonista Tediato dugu. Bera sufritzen ari da bere emakumea hil egin delako eta horrela erabaki lazgarri bat hartzera abiatuko da: Ezagutzen duen lurperatzaile baten laguntzarekin, Lorenzorekin, adosten du lehenengo gauean gauzatu nahi duena. Lorenzok bizi den premiagatik eta bera ere zorigaiztoko pertsona denez, onartzen du Tediatoren dirua. Tediatok maitatzen duen emakumea lurpetik atera nahi du bere etxera eroateko eta bertan sua eman nahi dio biak batera hil egiteko. Tamalez, ezin dute euren plana bete zeren egunsentia heltzen da eta bigarren gauerako uzten dute euren eginkizuna. Bigarren gauean, oker-ulertze batengatik kartzelan amaitzen du Tediatok, baina bere inozentzia probatzen denean berriro askatzen dute. Orduan Tediato kanposantura abiatzen da baina ume bat aurkitzen du, Lorenzoren semea alegia; berarekin bere etxera doa eta Lorenzorekin hurrengo egunerako elkarrekin berriro topatuko direla adosten dute. Azkeneko gauean, aurkitzen dira baina ez dakigu ziurtasunez Tediatoren eginkizuna burutzen duten ala ez, bertan bukatzen baita testua, bukaera zabalarekin.
“Las desventuras del joven Werther” nobela epistolar honetan Werteherrek, izaera sentiberatsu eta sutsudun artista gazteak, bere lagun Wilhem-i bidalitako karta multzo moduan idatzia da. Gutunetan Wertherrek, Carlota izeneko neska batez maitemindu dela kontatzen dio. Zoritxarrez, Carlotak hamaika urte zaharragoa den Alberto izeneko gizonarekin ezkon-hitza emanda du. Barneko suminak herritik alde eginarazten dio. Werther herrira itzultzen da hilabete batzuk pasa ostean eta inoiz ez bezalako sufrimendua pairatzen du Carlota eta Alberto ezkondu direla ikustean. Werther gertaera honetaz jabetzean, hirurotako batek – Carlotak, Albertok edo Wertherrek – hil behar zuela bazekien. Eta beste izaki bati min egiteko ezintasunaz, bere buruaz beste egitea besterik ez du irtenbide.
Lan biek bat egiten dute estrukturan: hiru partetan bananduta daude. Cadalsoren kasuan, gau bakoitza parte bateri dagokio eta gau bakoitza aurrekoa baino laburragoa da. ’Las desventuras del joven Werther’-ren kasuan gauza bera gertatzen da, liburua hiru zatitan bananduta dago. Lehengo liburuan gutunen bidez idatziriko nobela aurkitzen dugu. Bertan, Wertherrek gertatzen hari zaizkion gauza guztien berri ematen dio bere lagun Wilheim-i. Bigarren liburuak gutun forma hartzen du baita, baina kasu honetan Lottek eta Albertok izango dira baita gutun sorten jasotzaileak. Liburuaren azken zatian editoreak hartzen du parte. Editorea azkeneko partean agertzen zaigu nobelari amaiera ematen.
Nobelaren narratzailea, bere bururaz beste egin ostean, argi dago ez dela gai izango istorioa kontatzen amaitzeko. Hau izango da narratzailearen lekua hatuko duena. Azalduko digu Wertherren heriotzaren ostean gertatzen diren gauza guztiak.
Noches lúgubres, lan dialogatua da bakarrizketak, Tediatoren aldetik, tartekatuak dituelarik. Hiru gauak hasten dira Tediatoren bakarrizketarekin eta amaitu egiten dute protagonistaren gogoetekin, Lorenzori erantzuten diotenak hain zuzen. Wether-en kasuan, nobela epistolarrez mozorrotutako egunerokoa aurkitzen dugu. Hamaika eskutitz desberdinen bidez gau eta egun protagonistari gertatzen hari zaizkion gauza guztien berri dugu. Libururaren azken zatian, dena dela, editorearen irudia guztiz beharrezkoa da nobelari amaiera emateko.
“Noches Lugubres” eta “Las desventuras del joven Werther” lan biek, oso pertsonaia gutxi aurkezten dituzte. Pertsonaia printzipalak gizarte beheko gizarte mailaren barruan aurkituko lirateke. Hurrengo pertsonaiak agertzen dira: Tediato (protagonista): pertsona betiluna da bere emaztea galdu egin duelako eta desiratzen duen gauza bakarra hiltzea da, nahiz eta horretarako gauza nazkagarriak egin behar dituen. Lorenzo (lurperatzailea): zorigaiztoko pertsona da. Bere familiako kide gehienak oso gaixo daude edota hil egin dira. “Justizia”: Pertsonai alegorikoa da. Autoritate taldea errepresentatzen du. Pertsonaia hau goiko maila sozialean kokatuko litzateke eta autoreak modu batean burla egiten dio satirikoki zeren Tediato atxilotzen du inolako frogarik gabe. Kartzela-zaina: Pertsonaia zorrotz eta bihozgabea da. Mehatxuz josten ditu bere hitzak eta bere egoeraz onura ateratzen du. Pertsonaia honetan ere satira erabiltzen du, pertsonaiaren gabetasunak agerian geratuz geure aurrean. Azkenik umea (Lorenzoren semea): Pena ematen duen pertsonaia da. Ezin du bizitza latzagorik eduki.
Goetheren lanean berriz, esan dezakegu hiru pertsonaia nagusi topatzen ditugula. Garrantzitsuena, Werther izango litzateke. Werteher, izaera sentiberatsu eta sutsudun artista gaztea izango da nobela honetako protagonista eta biktima hain zuzen ere. Poliki-poliki eta beharbada konturatu gabe izango gara bere sufrimenduaren partaide eta bere ezbeharraren lekuko. Ondoren Lotte aipatu beharra dago. Lotte izango da, modu batean, sufrimendu honen erruduna edo kausa. Alberton berriz, Wertherren sufrimenduak ez du ia eraginik izango. Wertherren laguna dela esan dezakegu baina euren arteko erlazioa nahiko hotza eta urrutikoa da eta hori izango da hain zuzen ere Albertok ‘irabazle’ egingo duena. Kasu bietan istorioa protagonistetan oinarritzen da.
Bi nobeletan suizidioaren gaia garrantzitsua da oso. Arrazoi guztiz desberdinetatik bada ere, bi protagonistek euren buruaz beste egitea erabakitzen dute. Wertherren kasuan debekaturiko amodioa zoro bihurtzen du. Werther Lottez guztiz maiteminduta dago. Zoritxarrez, Lottek hamaika urte zaharragoa den Alberto izeneko gizonarekin ezkon-hitza emanda du. Honek eragindako minaz ohartuta ere, Wertherrek Carlota eta Albertorekin adiskidetasun estua jorratzen du. Baina barneko suminak Walheimetik alde eginarazi dio, beste herri batera zuzenduz. Dena dela, zenbait hilabete pasa ondoren, Wertherrek Lotteren herrira itzuli eta inoiz ez bezalako sufrimendua pairatzen du Carlota eta Alberto ezkondu direla ikustean. Egunak joanaz Carlotak inoiz ez duela maitatuko ohartzen da, eta gainera neskak, bere senarrarekiko errespetua dela eta, Wertherrek ordura arteko maiztasunaz ezin diola bisitatu behar erabakitzen du. Wertherrek gertaera honetaz jabetzean, hirurotako batek – Carlotak, Albertok edo Wertherrek – hil behar zuela bazekien. Noches Lugubres-en ostera, Tediato protagonista dena, bizirik dago testu osoan zehar baina Wertherren gertatzen den modu berean; bere premia hiltzea da, aipatzen ez duen eta berak maitatzen duen emakumearekin. Emakume hau hilda dago dagoeneko baina Tediatok Lorenzo lurperatzailearen laguntza kontratatzen du emakumea bere hilkutxatik ateratzeko eta biak batera, Tediato eta emakumea, erreta hil egiteko. Tamalez lehenengo bi gauetan ezin du bere plana bete ezusteko batzuk gertatu zitzaizkiolako baina azkeneko gauean zeregina burutzera abiatzen direnean lana amaitu egiten da beraz ezin dugu aitortu bere buruaz beste egiteaz lortzen duen ala ez. Baina inportantea dena da egiteko beharra zuela, eta Wertherren lanean ematen den ideia makabro eta lazgarri bera ematen dela honetan Noches Lugubres-en baita ere.
Hasieran esan dugun bezala heroiaren irudia bi lanetan garrantzitsua da. Werther heroi erromantikoaren irudi bikaina izango litzateke. Lottek eta Albertok ezkonduta daudela jakitean hirurotako batek – Carlotak, Albertok edo Wertherrek – hil behar zuela bazekien gure protagonistak. Beste izaki bati min egiteko ezintasunaz, bere buruaz beste egitea besterik ez du irtenbide. Hartutako erabakia heroi erromantiko baten jarrera argia izango litzateke. Tediatoren kasuan, beharbada, heroi erromantikoaren irudia identifikatzea zailagoa da. Dena dela, kasu honetan ere amodioa edo hobeto esanda bete ezinezko amodioa izango da protagonistari okerreko erabakiak hartzera behartuko duena. Bere emaztea hil ondoren, Tediatok ez du bizitzen jarraitzeko indarrik, gogorik, ezta motibaziorik izango. Egoera honen aurrean protagonistak ez du beste irtenbide bat ikusiko eta bere buruaz beste egitea erabakiko du. Bi kasuetan amodioa izango da bai mugagabea baita suntsitzailea ere eta protagonisten patua berbera izango da, heroi erromantikoen patua aurre epaituta izango balitz bezala.
Azkenik eta konklusio moduan, esateko geratzen zaigun gauza bakarra zera: lehen ikusian guztiz desberdinak diren bi nobela aztertu eta sakondu ostean aman komunean dituzten gauza guztien berri izan dezakegula. Liburu bat irakurtzea ez da pertsonaiak ezagutzea edota laburpen bat egiteko gai izatea. Hori baino askoz sakonagoa den zerbait da. Artikulu honekin; hori, hain zuzen ere, frogatzen saiatu gara. Nobela bat irakurtzean gaiaz gozatu behar dugu eta beste nobelekin antzekotasunak ateratzeko gauza izan behar gara eta modu horretan, gozamen eta asetasun osoa lortu ahal izango dugu. Horrexegatik, jarraian gehitzen dugun hiztegiarekin eta ariketekin lana barneratzea eta erkaketa honetan sakontzea ahalbidetzen dugu.
Hiztegia:
- zertzeko: burutzeko, gauzatzeko, egiteko
- makabroa: lazgarria
- iradoki: inspiratu
- tamalez: zoritxarrez
- flirteoan: elkarri konkistatzen
- begi-bistakoa: agerikoa
- lagatu: utzi
- plazaratzean: argitaratzean, ezagutzera ematerakoan.
- bakarrizketa: soliloquio
- areriotasun: etsaitasun
- lazgarri: izugarri, mingarri, latz, erdigarri
- eroateko: eramateko
- eginkizuna: zeregina, egitekoa, eginbeharra, betebeharra.
- kanposantu: hilerri
- burutzen: betetzen.
- premiagatik: beharragatik, presagatik, beharrizanagatik
- oker-ulertze: gaizki-ulertze
- suminak: amorruak, furfuriak, haserreak, erneguak
- pairatzen: sufritzen, jasaten, eusten
- jabetzean: ohartzean, konturatzean
- bere buruaz beste egitea: bere burua hiltzea
- betiluna: goibel, triste
- bihozgabea: gupidagabea, krudela, gaiztoa
- gabetasun: gabesia, eskasia
- partaide: kide
- ezbeharrar: zorigaitz
- gogoetekin: burutapenekin, pentsamenduekin, bururakizunekin
- sutsudun: amorratu, kementsu,odolbero
- hilkutxa: zerraldo,ataute,anda,katabut
- ezusteko: ezuste, ustekabeko
- aitortu: deklaratu, lekuko egin, testifikatu
- patua: zori, destino, azare, ezinbeste, sinu.
Galdetegia:
1. Zeintzuk dira, Wherter eta Noches Lúgubres lanek, aman komunen dituzten gauzak?
a. Bi nobelen protagonistek bere buruaz beste egiten dutela, heroiaren irudia bi lanetan agertzen dela gai garrantzitsu gisa eta biak nobela epistolarrak direla.
b. Bi nobelak erdi-autobiografikoak direla, amaiera makabroa dutela eta amodioa gai garrantzitsu bezala agertzen dela.
c. Biak gutxi gora behera data berberan idatzi zirela, tragedia ezberdinak inspiratu egin zituztela idazleak eta heroiaren irudia kontzeptu gakoa dela.
2. Nola zen Wetherren izaera?
a. Gazte ausarta eta adoretsua zen istoriaren hasieran eta gero aldatu egin zen.
b. Gazte arrunta izan zen eta hori ez da azpimarratzekoa istorioan.
c. Gazte sentiberatsu eta sutsuduna zen hasieratik eta horrek eragin izan zuen istoriaren garapenean.
3. Zergatik sufritzen du Tediatok?
a. Bere emaztea hil dutelako.
b. Tediatok maite duen emaztea hil egin delako eta bere xedea biak batera hiltzea da zeren bere emakumea barik ezin da bizi.
c. Berak bere emaztea hil egin duelako eta erruduna sentitzen delako.
4. Zertan egiten dute bat “Las desventuras del joven Werther” eta “Noches Lúgubres” ?
a. Publikazio datan, autoreen inspirazio iturrietan, estrukturan, gaian eta heroiaren irudian.
b. Heroiaren irudian eta genero literarioan.
c. Gaian, giroan eta kontestu kulturalean.
Galderen erantzunak:
1. c
2. c
3. b
4. c
Informazio iturriak:
Ikus, gainera: