Nelson Mandela politikari hegoafrikarra, 1918ko uztailaren 18an jaio zen Mvezo herrixkan. Xosa tribu bateko nagusia izateko oinordetzako eskubideari uko eginez, abokatu bihurtu zen 1942an. Bizitza osoa bere nazioko sistema arrazistaren kontra eman zuen, ideologia nazionalista, antiarrazista eta antimperislistakoa zen eta horregatik bizitza osorako kartzela-zigorra ezarri zioten 1964an. Hogeita zazpi urte kartzelan egin ostean aske utzi zuten 1990ean, Hegoafrikan sistema demokratikoa ezartzeko negoziazioei hasiera emateko lehen urrats gisa. 1994ko hauteskundean garaipen nabarmena lortu zuen, Errepublikako lehendakari izatera eraman zuena. 1999an utzi zuen agintea.

Mandela, Mahatma Gandhi bezala, apartheid-aren kontrako borrokaren sinbolotzat hartu izan da. Modu berean, gizaki beltzaranen askatasun ezaren aldarrikapenaren eredutzat ere.
Berari buruz esan da, agerrera oso ona zuela eta izugarri gizon lasaia zela. Bestalde, neskazale izatea egotzi zaio. Egia esanda, ez dut uste hori oso garrantzitsua denik. Honen moduko gauzak esan dutenek, Mandelaren lorpenei garrantzia kendu nahi diete. Halaber, hain agerian dago bere ekintzen pisua eta gizartean izan duen inportantzia ezen bere bizitza pertsonalak oihartzun handiagorik ez duela sortu.
Orain dela 8 urte erretiratu zen Mandela jauna arrazakeriaren arazoari soluzio bat aurkituta Hego Afrikan. 27 urtez gatibu politikorik famatuena izan da. Geroztik, ospeak jarraitu dio Bakearen Nobel Saria irabazi duelako eta Hego Afrikako buru izatera heldu zuelako. Niretzako Mandelaren gauzarik onena, zabaldu zuen mezua mundu osoan zehar da. Gizakiaren bere sufrimentu pertsonaletik urrunago begiratzeko gaitasuna, alegia. Mendeku intentziorik gabeko gizona, herri baterako demokrazia, justizia, arrazen arteko berdintasuna eta konponbidea bilatzen saiatu zen; biolentziarik gabe. Eskua ematen jakin izan zuen jende zuriari, espetxeratu zuten jende zuri berari. Bere herria trantsiziora gidatu zuen eta herri barneko bateratasuna lortu zuen.
Bere printzipio eta ideiengatik bizi izan du eta horiengatik bere bizitza emango zuela aitortu zuen, eta hala, heriotzara eramango zion hitzaldia bota zuen. Alabaina, bere hitzaldia hain ona izan zen ezen jendea negarrez hasi zen.